Bizitzaren magia

Miren Agur Meabek 'Zazpi orduak' liburua argitaratu du, gogoeta xede duen fantasiazko nobela

Bilbo
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
«Liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan». Miren Agur Meaberen (Lekeitio, 1962)irribarrearen hitzak dira, kaleratu duen liburua aurrean duela. Zazpi orduakizenburua du (Elkar).

Xanti Rodriguezen gris koloreko azala istorio koloretsuz mamitu du. Izenburuaren bidez, bizitza zazpi orduan pasa daitekeela adierazi nahi izan du idazleak. «Zazpi orduak metafora dira. Ezagutza, zientzia eta magiarekin lotuta dagoelako hautatu dut zenbakia».

168 orritan hamazazpi istorio labur kontatu ditu. Doltza protagonistaren ahotsetik denboraren eta bizitzaren arteko lotura islatu du fantasiazko narrazioan. «Ipuinak Doltzak bizitzan ikasitako gauzak dira, gogoeta eragiten dutenak». Meabek dio gertakizunei emakumeen aurpegia jartzea pentsatutako estrategi bat dela. «Iraganean ezarri zaizkien rol batzuk sasiz aldatu nahi izan ditut. Protagonistak barne askatasunaren bila dabiltzan emakumeak dira». Horregatik azaldu ditu minduta, haserre, bortitz, alai, onbera, jakintsu eta adoretsu.

Besteak beste, heriotza, maitasuna, amatasuna eta lehiakortasunari «magiaren lupa» pasatu die. Bibliako artzain onaren parabolatik, esaterako, artzainak zainduko dituen otso onaren presentzia agertu du. Marimuxu izenekoan, berriz, balada zaharreko andre gazte xarmantakmarinelari aurrea hartzen dio.

Berrikuntza gisa, «kurtsikeriaren beldurrik gabe» jantzi ditukopla, bertso zein ipuinen amaiera iragartzeko esamolde berriak. « Dona dona, madona, zazpi librako ipuin ona. Esan-esan, bonbolostina, kontadazu berriz ipuina».

Sinboloen fantasia

Gizakiaren burua azaltzeko era asko dago. Horietako bat da sinbologia. Hala, irudimenaren bidaia lagun aurkeztu ditu tapiza, urrezko aingerua, txorimaloa, animaliak eta zazpi zenbakia. «Tapizakmagia ordezkatzen du; zazpiak, jakituria; animaliak arimaren laguntzaileak dira... keinu metaforiko asko daude».

Bizitzarenmagia fantasiaz josi du Miren Agur Meabek. Hitzak hausnartzeko eta lana gozatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.