Musika

Bizkaia Arenak bertan behera utzi du 'Alkarregaz' zikloa

Eusko Jaurlaritzak onartutako azken edukiera murrizketagatik eta ziurgabetasun egoeragatik hartu dute erabakia.

Lukiek taldearen irudi bat. MR. DUCK
Berria
2020ko urriaren 21a
14:59
Entzun

Larunbatean hastekoa zen zikloa, Barakaldoko BECen, eta abenduaren 19ra bitarte bederatzi emanalditik gora zeuzkan programatuta. Bizkaia Arenako arduradunek gogora ekarri dutenez, ordea, Jaurlaritzako edukiera murrizketek 400 lagunean utzi dute espazio itxietako sarrera, eta horrek eta azken egunetako osasun egoerak sortutako ziurgabetasunak "bideraezin" egin dute "ziklo osorako planteatutako formula".

Bertan behera geratu dira, beraz, Triangulo de Amor Bizarro, Lukiek, Pablo Milanes, Depedro, Serpiente, Deforme Semanal eta gehiagoren emanaldiak. Nolanahi ere, "pandemiak gogor zigortu duen zuzeneko ikuskizunen sektorea suspertzeko konpromiso irmoa" azaldu dute Bizkaia Arenako kideek. "Helburu horrekin sortu zen Alkarregaz, eta, hori betetzeko, artistengan, hornitzaileengan eta sektoreko profesionalengan eragin positibo zuzena duten ekimenak lantzen jarraituko du erabilera anitzeko pabiloiko taldeak", adierazi dute.

Sarrerak erosita deuzkatenei datozen 72 orduetan itzuliko diete zenbateko osoa, automatikoki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.