Bizkaiko kultur ondarea kudeatzeko enpresa sortu du Diputazioak

«Kulturaren eta museoen kudeaketaren pribatizazioan» beste urrats bat dela salatu du LAB sindikatuak

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Batzar Nagusietan egindako bozketan onartu zuten atzo herrialdeko kultur ondarearen kudeaketaz arduratuko den Bizkaikoa enpresa sortzea. EAJren ekimenez eta PPren laguntzaz onartu zuten enpresa berriaren sorrera. Besteak beste, Bizkaiko Diputazioaren eskuduntzapean diren hamar museoen kudeaketaz arduratuko da Bizkaikoa. Proiektuari onespena eman zaiola jakin ondoren, Diputazioko LAB sindikatuak salatu egin zuen «kulturaren ondarearen kudeaketaren pribatizazioan» beste urrats bat dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.