Berehala beteko da urtebete Jon Azpillaga bertsolaria hil zela. 2017ko otsailaren 2an zendu zen, 81 urte zituela. Harekin hasi zen bertsotan Jon Mugartegi, eta atzo hil zen, 84 urte zituela. Bera zen bizirik geratzen zen Bizkaiko bertsolari txapeldunik zaharrena. Azpillaga Berriatuara (Bizkaia) bizitzera joana zen, eta bertan jaio zen Mugartegi, 1933ko abuztuaren 26an.
Mugartegi zortzi aldiz izan zen finalista Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: txapeldun 1960an eta txapeldunorde 1964an eta 1966an. Azpillaga txapeldun izan zen 1961ean, eta finalista beste lau alditan. Euskal Herriko Txapelketan, berriz, hirutan izan zen finalista Mugartegi: 1960an, 1965ean eta 1967an.
HILBERRIA. Jon Mugartegi
Bizkaiko txapeldun 1960an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu