Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketa Aulestian izango da, gaur

Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal lehiatuko dira

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketa Aulestiko kiroldegian izango da, gaur, 17:30ean. Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal lehiatuko dira. Leire Bilbaok emango ditu gaiak, eta puntu gehien lortzen dituena Durangon azaroaren 21ean izango den finalaurrekora igaroko da zuzenean. Beste bi kanporaketa izango dira aurretik: Igorren, hilaren 31n; eta Getxon, azaroaren 7an. Aurrenekoan, Miren Amuriza, Eneko Abasolo, Ortzi Garitano, Beñat Vidal eta Peio Ormazabal izango dira. Eta, bestean, Eneko Arrate, Ion Barrocal, Beñat Ugartetxea, Olatz Ibarluzea, Gorka Lazkano eta Eñaut Uruburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.