Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkenaurreko kanporaketa, alegia, laugarrena bihar jokatuko dute Igorreko kiroldegian, 17:30ean. Eneko Abasolo, Ortzi Garitano, Beñat Vidal, Peio Ormazabal, Joanes Igeregi eta Miren Amuriza izango dira lehian, Leire Aurrekoetxeak jarritako gaien inguruan. Saioan gailentzen dena zuzenean igaroko da azaroaren 28an Zornotzako Zelaieta zentroan jokatuko den finalaurrekora. Gainerakoek eskuratzen dituzten puntuen arabera egingo dute aurrera, edo ez.
Bosgarren eta azken kanporaketa amaitu arte ez da halakorik jakingo. Hurrengo saioa heldu den igandean izango da, azaroaren 7an, Getxoko Gobela kiroldegian. Eneko Arrate, Ion Barrocal, Beñat Ugartetxea, Olatz Ibarluzea, Gorka Lazkano eta Eñaut Aranburu lehiatuko dira. Eta amaitzean jakingo da aurrez jokatutako beste kanporaketetako zein bertsolarik izango duten finalaurrekoetan parte hartzeko aukera.
Finalaurrekoak Durangoko Landako gunean, Zornotzako Zelaieta zentroan eta Gernikako Jai Alai pilotalekuan izango dira, azaroaren 21ean, 28an eta abenduaren 5ean, hurrenez hurren. Orduantxe sartuko dira lehian Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia. Aurrena, baina, Igorreko eta Getxoko kanporaketak daude jokatzeko.
Bizkaiko Txapelketako hurrengo kanporaketa Igorren izango da bihar
Eneko Abasolo, Ortzi Garitano, Beñat Vidal, Peio Ormazabal, Joanes Igeregi eta Miren Amuriza lehiatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu