Bizkaiko Zubia oxido kolorez margotuko dute

2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun
ONDAREA. Portugaleteko Bizkaiko Zubia «Somorrostro zain gorria» kolorez pintatuko dute. Serraren edo Txillidaren eskulturen kolore oxidoa izango du aurrerantzean zubi esekiak. Margotze lanak gizadiaren ondare den zubi horren eraberritze lanaren parte dira. Guztira, 1.439.464 euro balioko dute eraberritze lanek. Egun, kolore beltza du zubiak, baina urtarril amaieran hasiko dira gorriz pintatzen. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek ikerketa egin eta herri galdeketa egin ostean aukeratu dute oxido kolorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.