Azkena Rock jaialdiak bere programazio orokorra itxi du, Black Mountain, Liher eta Lysistrata taldeekin.
Black Mountain talde kanadarra rock psikodelikoaren ordezkari nagusietako bat da, eta 2015ean ere izan zen Azkena Rock jaialdian. Oraingoan, Destroyer (2019) azken diskoa aurkeztera etorriko da Gasteizera.
[youtube]https://youtu.be/bZ0XcOJFAY4[/youtube]
Donostiako Liher taldeak, bestalde, Tenpluak erre (2018) du orain arteko azken diskoa, rockaren eta stoner-rockaren artean mugitzen den lan indartsua.
[youtube]https://youtu.be/NMcVgcKG-SQ[/youtube]
Lysistrata talde frantziarraren musikak, bestalde, post-rockaren, math-rockaren eta noise-aren arrastoak ditu.
Hiru izen horiekin osatu du Azkena Rockek bere programazio nagusia, baina gaur Trashville espazioan zeinek joko duten ere iragarri du. Hauek izango dira: Klingonz, Crazy Dolls & The Bollocks, James Leg, La Perra Blanco, Oh Gunquit, The Fly and His One Man Garbage, Suicide Generation eta Das Clamps.
Aurten, besteak beste, John Fogerty, Brian Wilson, Suzy Quatro, Drive by Truckers, Robyn Hitchcock, Patti Smith and Band, Incubus, The Adicts eta Reverend Horton Heat ariko dira.
Hemen kontsulta daiteke jaialdiaren programazioa eta ordutegiak.