Blanca Urgellek «autonomia» handiagoa nahi du Guggenheim museoarentzat

«Ekoizpen propio» gehiago egiteko eta euskal arteari begirada «aktiboagoa» emateko eskatu du

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Guggenheim museoen sarearen barruan Bilbokoak «autonomia» handiagoa eduki dezala eskatu zuen atzo Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Haren iritziz, «ekoizpen propio» gehiago egitea eta euskal arteari begirada «aktiboagoa» eskaintzea dira horretarako bideak.Museoaren ibilbidea aztertzeko asmoarekin Jaurlaritzak 2010eko abenduan sortutako batzorde txostengilean egin zituen adierazpenok Urgellek. Batzorde horren helburua da Solomon Guggenheim Fundazioak eta euskal instituzioek 2014an berriro negoziatu beharko duten hitzarmenerako oinarriak jartzea. Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendariaren ustez, berriz, bai museoaren funtzionamenduaren balorazioa, bai Solomon Guggenheim Fundazioarekin egin beharreko akordioena «izugarri baikorra» da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.