Hilberria. Gary Moore
Blues eta rockaren zubi
Blues-rockaren eta hard rockaren gitarra jotzaile oparo eta garrantzitsuenetako bat izan zen. 60ko hamarkadan piztu zitzaion gitarrarekiko zaletasuna Gary Mooreri (Belfast, 1952), maisutzat izan zituen Eric Clapton, Jimi Hendrix eta, batez ere, Fleedwood Mac taldeko Peter Green-en jotzeko era ezagutzen hastean. Dublinera joan eta Skid Row taldeko kide bilakatu zen 70eko hamarkadan. Talde hartako kantari Phil Lynottek eraman zuen gero Thin Lizzy taldera. Baina berehala hasi zuen bakarkako ibilbidea ere. 1979an kaleraturiko Parisienne Walkways lanarekin eskuratu zuen sona. Ondoren etorri ziren Wild Frontier (1987), Still Got the Blues (1987), Dark Days In Paradise(1997), Back to the Blues (2001) eta Power of the Blues (2004), besteak beste. 2005ean Thin Lizzyko kide ohiekin batu zen Dublinen kontzertu bat egiteko. Close As You Get (2006) izan zen bere azken lana. Herenegun topatu zuten Mooreren hilotza Esteponakohotel batean (Malaga, Espainia). Gorpuak bortizkeria arrastorik ez duela-eta inolako ikerketarik ez dutela abiatuko adierazi dute Poliziaren iturriek.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu