Bob Dylanek 50 urtean lehen aldiz abestu du Txina komunistan
Hamar mila lagunen aurrean emandako kontzertuan ez zituen jo bere protesta kanturik ezagunenak
Hilaren 11n 50 urte egingo ditu Bob Dylanek kantagintzan, baina orain arte Txinan abestu gabe zegoen. Atzo eman zuen lehen kontzertua herrialde komunistan, hamar mila entzuleren aurrean. Dylanek ez zituen bere protesta kanturik ezagunenak jo, The times are a-changing edota Blowind in the Wind besteak beste, baina entzuleen zirrara piztu zuen beste klasiko batzuekin, Like a rolling stone edota A hard rain's a-going to fall-ekin. Aldiz, harrera hotzagoa jaso zuen bere azken diskoetako kantuak jotzean. Azkenaldian ohi bezala, teklatua jo zuen Dylanek, agertokiaren albo batean jarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu