Musika

Bob Dylanek Donostian joko du uztailaren 11n

Andres Calamaro ariko da musikari estatubatuarraren aurretik Ilunben egingo den kontzertuan

Orain dela zortzi urte jo zuen Bob Dylanek Donostian. BERRIA
mikel lizarralde
2015eko martxoaren 26a
13:30
Entzun

Mikel Laboarekin batera Bakearen aldeko kontzertuan parte hartu eta juxtu zortzi urtera, Bob Dylanek kontzertua eskainiko du uztailaren 11n Donostian. Donostia Arenan (Ilunbe) izango da kontzertua, eta Dylan bere taldeaz lagunduta ariko da.

Azkeneko urteetan oso goraipatuak izan diren diskoak kaleratu ditu Dylanek (Modern Times, Tempest), eta duela gutxi Shadows in the Night argitaratu du, bere garaian Frank Sinatrak ezagun egin zituen kantuen bertsioen diskoa.

Dylanen aurretik Andres Calamaro musikari argentinarra igoko da Ilunbeko oholtzara.

Sarrerak —denak eserita eta zenbakituak— apirilaren 7an jarriko dituzte salgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.