Musika

Bob Geldof eta Nick Lowe, Donostiako Stop War Festibalean ariko dira martxo amaieran

Martxoaren 25etik 27ra bitartean egingo da jaialdia. Maria Kristina zubiko agertoki handian gauero izango dira kontzertuak. Martxoaren 26an, larunbatarekin, Gose arituko da Geldofen aurretik, eta martxoaren 27an, igandearekin, Anari entzuteko aukera izango da Loweren aurretik. Martxoaren 26ko kontzertua lotua dute antolatzaileek, baina oraindik ezin dute iragarri, nazioarteko taldeak hala eskatu baitie.

Jaialdiaren aurkezpena, Donostiako Maria Cristina zubian. @BAKEAPAZ2016
gorka erostarbe leunda
2016ko urtarrilaren 4a
13:03
Entzun

Donostia 2016ren urte osoko egitarau zabalaren parte izango da Stop War Festibala, eta kultur hiriburutzaz gain, KA Kultura Alternatiba, Demagun taldea eta Ginmusica musika promotora aritu dira antolakuntza lanetan. Musika izango da jaialdiaren oinarria, baina bi eguneko topaketa bat ere antolatu dute "gaur egun mundua astintzen duten gatazken inguruan hausnartzeko eta herri mailan gerraren aurka zer egin daitekeen aztertzeko". Martxoaren 25ean nazioarteko hainbat aditu ariko dira gaiaren inguruan: Carmen Magallon, Espainiako WILPF Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako burua eta AIPAZ Bakearen aldeko Ikerketarako Espainiako Elkarteko presidenteordea; Stasa Zajovic, Belgradeko Women in Black egitasmoaren koordinatzailea, Pere Ortega Centre Delàs d'Estudis per la PAu zentroko burua, eta Pepe Beunza kontzientzia-eragozpenaren militante historikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.