1903an jaio zen Hope Ingalaterran, baina 4 urte besterik ez zituela, AEBetara joan zen haren famili osoa.Ondorioz, estatubatuartzat zeukan bere burua Hopek. Oso gaztetatik dantza, umorea, eta, oro har, ikuskizunetarako grina agertu zuen. Claque dantzari gisa ekin zion ibilbide artistikoari, baina laster, umore kutsuko antzespenak egiten hasi zen.
Laster etorri zitzaion zinean jarduteko aukera, eta zuku ederra atera zion arlo horri. 50 bat filme egin zituen, haien artean, Hollywoodeko komedio ezagunenetako batzuk. Halaber, telebista saioak ere egin zituen.
Oso ideologia kontserbadorekoa zen; besteak beste, Gerard Ford eta Ronald Reagan presidente errepublikanoen lagunmina izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Vietnamekoan… behin baino gehiagoatan ibili zen zeuden lekuan zeudela AEBetako tropak animatzen. Azkeneko aldiz, Golkoko Gerrakoan. Irakeko gatazka amaitu berria zela eta, pena horixe adierazi zuen: osasun arazoak zirela eta, ezinzuela "AEBak defenditzen" ari ziren soldaduei babesa eskaintzera joan.
Zinea
Bob Hope, Hollywoodeko komiko handienetako bat, hil da
Kaliforniako (AEB) Toluca Laken, bere etxean, hil da gaur Bob Hope aktore ezaguna. Familiko iturriek azaldu dutenez, pneumonia batekin gaixo zegoen Hope, eta haren ondorioz zendu da. Dena dela, adina ere handia zeukan Hopek: ehun urte bete zituen joan den maiatzaren 29an. 50 filmetik gora egin zituen bere bizitzan zehar, eta Hollywoodeko komediaren ikonoetako bat izan zen. Horrez gain, antzerkia eta telebista saioak egin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu