Zinema

Bob Hoskins aktore ingelesa hil da, 71 urterekin

Besteak beste, 'Mona Lisa', 'Who Frammed Roger Rabbit', 'Hook' eta 'The Secret Agent' filmetan parte hartu zuen.

Hoskins aktorea, 2002ko irudi batean, Donostiako Zinemaldian. J. H., EFE
mikel lizarralde
2014ko apirilaren 30a
12:54
Entzun

Clair Dobbs aktorearen agenteak jakinarazi du gaur goizean Bob Hoskins pneumonia baten ondorioz hil dela. 71 urte zituen.

Hoskins (Ingalaterra, 1942) 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen antzerki lanetan, baina 80ko hamarkadan egin zen ezagun mundu osoan, lehendabizi bere jaioterrian egindako filmei esker, eta ondoren AEBetako ekoizpenetan lortutako oihartzunagatik. Neil Jordanen aginduetara egindako Mona Lisa-k Oscarretarako izendapena eman zion, eta Robert Zemeckisekin egindako Who Frammed Roger Rabbit-ek, arrakasta handia. 

Lan egin zuen Steven Spielbergekin (Hook), Oliver Stonerekin (Nixon), Atom Egoyanekin (Felicia's Journey) eta Jospeh Conraden eleberrian oinarrituta Christopher Hamptonek zuzendutako The Secret Agent-en.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.