Laugarrenez, Booker literatur sarirako finalisten artean dago Julian Barnes idazle ingelesa. Bera ageri da faborito. 1984, 1998 eta 2005. urteetan ere egon zen hautagaien artean, eta oraingoan The Sense of an Ending lanagatik aukeratu dute. Gizon bat da protagonista, berak eta haurtzaroko lagunek bizitzan hartutako bideez gogoeta egiten duena.
Stephen Kelman (Pigeon English), AD Miller (Snowdrops), Carol Birch (Jamrach's Menagerie), Patrick de Witt (The Sister Brothers) eta Esi Edugyan (Half Blood Blues) dira beste bost hautagaiak.
Booker sarirako finalisten artean da Julian Barnes, 'The Sense of an Ending' lanarekin
Stephen Kelman, AD Miller, Carol Birch, Patrick de Witt eta Esi Edugyan dira beste bost hautagaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu