Irudia. Hondarribia
BORDARI OMENDU DU EUSKALTZAINDIAK
Fernando Artola Bordari omendu zuen atzo Euskaltzaindiak Hondarribiko udaletxean. Ehun urte bete dira aurten idazle, kazetari eta euskaltzain urgazle hondarribiarra jaio zela. Mendeurrena ospatzeko, Bordariri buruzko hiru hitzaldi egin zituzten atzo Txomin Sagarzazuk, Pello Esnal eta Jose Mari Iriondok eta Patri Urkizuk. Aurretik, Aitor Kerexeta alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean Haritxelhar euskaltzainak hartu zuten hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu