Bordari omenduko dute gaur Hondarribian
EUSKALTZAINDIA. Fernando Artola Bordari-ri omenaldia egingo diote gaur Hondarribiako Udalak eta Euskaltzaindiak, udaletxean. 1910eko otsailaren 14an jaio zen idazle, hizlari, bertsoetako gai-jartzaile, kazetari, euskal kantuaren eragile eta bultzatzailea Hondarribian. Mendeurrena ospatzeko antolatu dute erakundeek omenaldia. 19:00etan hasiko den ekitaldian hainbat hizlari izango dira: Aitor Kerejeta alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jean Haritxelhar, Txomin Sagarzazu, Pello Esnal, Jose Mari Iriondo eta Patri Urkizu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu