ASIAN DUB FOUNDATION

Borroka eta hezkuntza zentsuraren kontra

2015eko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Non: Bilboko Kafe Antzokian.

Noiz: Ostegunean, 21:30ean.

Duela hamabost bat urte lortutako mundu mailako oihartzuna pixka bat apaldu da, baina oraindik ere musika estiloak beldurrik gabe eta beti ausart nahasten dituen talde bat da Asian Dub Foundation. Ragga-jungle erritmoen, indiar jatorriko melodien eta hip hop nahiz hardcore maneren uztarketarekin egin zen ezagun Londresko taldea 1990eko hamarkadaren azkeneko urteetan, batik bat Rafi's Revenge (1998) eta Community Music (2000) arrakastatsuekin.

Proposamen borrokalaria da taldearena, eta gizarte eskubideak eta hezkuntza izan ditu jomuga beti, nahiz eta taldekideen artean aldaketa ugari izan dituen.

ADFren azkeneko diskoaThe Signal and The Noise da, eta nolabait jatorrira eramaten du taldea, Dr DAS eta Rocky Singh taldekide ohiak itzuli baitira formaziora.

Zentsura At jaialdian izango da ADF Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.