EduardoHurtadok, Alvaro Gilek, Zahar Iruretagoienak, Alain Urrutiak eta Cristian Villavicenciok eta Irantzu Sanzok osaturiko bikoteak izan dira Bilboko Guggenheim museoak bere 15. urtemuga dela-eta antolaturiko Guggenheim Bilbao horma lehiaketaren bost irabazleak. Martxoaren 27tik abenduaren 16ra bitarteanjarriko dituzte haien lanak museoko 103B aretoan. Orotara, 75 proposamen aurkeztu zituzten, eta bost horiek aukeratu dituzte.
Eduardo HurtadorenWandervögel egitasmoa martxoaren 27tik apirilaren 22ra egongo da ikusgai. Pintura-interbentzio bat da, Europako gazteen mugimendu baten ikonoa duena gaitzat (Wandervogel taldearena).
Alvaro Gilen Zuk zeuk egin eskultura proiektua maiatzaren 1etik 27ra bitartean ikusi ahalko da.Arte prozesuan gertatzen den serie errepikapenetan sakontzen du lanak.
Zuhar Iruretagoienaren lana, berriz, irailaren 11tik urriaren 7ra egongo da museoan. Elkarri loturiko bi proiekzio dira. Alain Urrutiaren 103B egitasmoa, berriz, tamaina handiko pintura bat da, eta urriaren 16tik azaroaren 11raegongo da ikusgai. Cristian Villavicencio eta Irantzu Sanzorena azaroaren 20tik abenduaren 16ra ikusi ahal izango da.
Bost artista gazteren lanak ikusi ahal izango dira Guggenheimen
Eduardo Hurtadoren 'Wandervögel' egitasmo piktorikoa martxoaren 27tik apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu