Bost lagun hil dira jaialdi batean, ekaitzaren erruz
MUSIKA. Belgikan, haize eta harri ekaitz bortitz baten ondorioz, Pukkelpop musika jaialdian jarritako hainbat agertoki, karpa eta pantaila erraldoi erori eta bost lagun hil ziren ostegun iluntzean, 15 eta 59 urte artekoak. Horrez gain, 140 lagun daude zaurituta, horietako hamar, larri. Antolatzaileek azaldu dutenez, inork ez zien abisatu halako eguraldi gaiztoa zetorrenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu