KRITIKA. Musika

Brittany Howard

2024ko otsailaren 25a
05:00
Entzun

'what now'

Alabama Shakes bandako taldekide ohi Brittany Howardek sekulako jauzia egin zuen 2019an plazaratutako Jaimie estreinako bakarkako lanaren bidez. Disko hartan ibilbide berrian gailenduko ziren osagaiak azaldu ziren: jazza, R&B garaikidea, funka, soula... eta horiekin batera, Prince musikari handiarekiko miresmena. Bigarren honetan antzeko eremuetan aritu da Brittany, psikodelian, gospelean, jazz espiritualean eta dantzarako grinan azpimarra jarriz. Hala, estatubatuarrak hamabi kantutzar grabatu ditu, eta aurtengo disko biribilenetako bat osatu. Horiek horrela, What Now monumentalak aise gainditu du Jaimie zoragarria. Hazi eta hazi.

Brittany Howard musikariaren WHAT NOW diskoa
Brittany Howard musikariaren What Now diskoa

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.