Zinema

'Brokeback Mountain'-ekin ezagun egin zen Heath Ledger aktorea hil da

Hilotz aurkitu dute bere etxean, New Yorken. 28 urte zituen eta australiarra zen.

2008ko urtarrilaren 23a
14:28
Entzun
Heath Ledger aktorea (Perth, Australia, 1979) hilda aurkitu dute bere etxean, New Yorkeko Manhattan auzoan. Polizia iturriek agertu dutenez, aktoreari etxeko lanak egiten zizkion pertsona batek aurkitu zuenhilda atzo arratsaldean, bisita baten berri emateko haren gelara joan zenean. Heriotza zerk eragin dion ikertzen ari dira.

Australia sorterrian hasi zen aktoretzan Ledger, batik bat, telesailetan lan eginez. 1997an AEBetako telebistako saio batean hasi zen lanean eta handik egin zuen zinemarako urratsa.2000. urtean Mel Gibsonek zuzendutako Patriot-en parte hartu zuen, eta lan horri esker hasi zen Hollywooden ezagun egiten. Nolanahi ere, 2006an sona handia lortu zuen Ange Leek zuzendutako Brokeback Mountain filman egindako lanagatik. Gizonezko aktore onenaren saria jasotzeko hautagai ere izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.