Azken egunotan bolo-bolo zabaldutako zurrumurrua bere webgunearen bitartez baieztatu zuen Bruce Springsteenek berak atzo: 2012ko ekainaren 2an Donostian joko du; Anoetakoestadioan, hain zuzen ere. Maiatzaren 13an ekingo dio Springsteenek mundu osora eramango duen birari, eta lehenengo kontzertua Sevillan (Espainia) emango du, egun horretan bertan.
2009an egin zuzen azkeneko kontzertua Springsteenek; tartehorretan Clarence Clemmons E Street haren taldeko saxofoi jotzailea hil da. Musikari estatubatuarrak jakinarazi du bira hasi baino lehen disko berria argitaratuko duela, eta kantu ia guztiak eginak dituela. Diskoak zer izenburu izango duen ez du aurreratu.
Donostiako kontzerturako sarrerek 65 eta 83 euro arteko prezioa izango dute, eta datorren astean, abenduaren 2an, jarriko dituzte salgai.Duela bi urte eginiko azken birako salneurriak dira horiek.
Bruce Springsteenek ekainaren 2an Donostian joko du
Anoeta estadioan aurkeztuko ditu datorren urtean argitaratuko duen disko berriko kantuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu