Brueghelen lan bat ez saltzeko dirua bildu dute
ARTEA. Pieter Brueghel gaztearen Prozesioa Kalbariorantz 1602ko margolanaren salmenta eragozteko falta zen dirua bildu du Erresuma Batuko Gobernuaren fundazio batek. Nostellko prioretxean dago ikusgai azkeneko 200 urteetan, baina jabeak 3,2 miloi euroan saltzeko asmoa agertu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu