Musika

Bryan Ferry eta Wilcoren kontzertuak datorren urtera atzeratu ditu Kursaal Eszenak

Zucchero musikari italiarrak ekainaren 19an Donostian eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da.

Jeff Tweedy, Wilco taldeko kantaria, iaz, Azkena Rock jaialdian. DAVID AGUILAR / EFE
Berria
2020ko maiatzaren 12a
14:29
Entzun

COVID-19ak eragindako aparteko egoera eta kultur ekitaldiak antolatu eta garatzeko agintariek ezarritako osasun neurriak direla eta, Kursaal Eszenak Donostian ekainerako aurreikusita zeukan programazioa bertan behera gelditu da da. Hala, Bryan Ferry musikari britainiarrak ekainaren 22an eskaintzekoa zuen kontzertua urtebete atzeratu da, eta 2021eko ekainaren 22an izango da. Ekainaren 30ean egitekoa zen Wilcoren kontzertua ere datorren urtera atzeratu da eta, beraz, 2021eko ekainaren 15ean izango da AEBetako banda horretaz gozatzeko aukera. Azkenik, ekainaren 19rako aurreikusita zegoen Zucchero italiarraren emanaldia bertan behera gelditu da.

Bryan Ferry eta Wilcoren kontzertuetarako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira datorren urteko data berrietarako. Sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek, aldiz, [email protected] posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginez. Itzulketa eskatzeko epea azaroaren 30era artekoa izango da.

Bertan behera gelditu den Zuccheroren kontzerturako sarrerak Internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki itzuliko zaie dirua. Sarrerak leihatilan eskuratu zituztenek, berriz, [email protected] posta elektronikora idatzi beharko dute, eta euren datuak adierazi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.