Bularretik Mintzorakanpaina Donostian egiteko hitzarmen bat sinatu dute Donostia Kulturak eta Galtzagorri elkarteak. Haur Liburutegi Nagusian egingo dira gurasoei zein irakasleentzako ikastaroak eta mintzaldiak, eta han hartu ahal izango dira maileguan Galtzagorri elkarteak hautatutako liburuekin betetako maletak. Orixe, Amara Berri, Zuloaga Haur Eskola, Mariaren Lagundia, Santa Maria eta Belen ikastetxeetako irakasleek prestakuntza eta proposamenak jasoko dituzte, eta ikastetxe horietako ikasleek Haur Liburutegi Nagusira eta auzoetako kultur etxeetara joko dute etxerako nahiz eskolarako liburuak hartzera.
Galtzagorri elkarteak 2007ko abenduan jarri zuen abian Bularretik Mintzora kanpaina, haur txikien guraso eta hezitzaileentzat, sei urtera bitarteko haurrengan irakurtzeko ohitura sustatzeko asmoz, gurasoekin eta haien hezitzaileekin.
Bularretik Mintzora kanpaina egingo dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu