Zinema

Burman, Kim Ki-duk, Honore eta Levring Zinemaldiko sail ofizialean

Rosales, Masharawi eta Hunt ere lehiatuko dira Donostian haiekin batera.

2008ko ekainaren 26a
17:28
Entzun
Irailaren 18tik 27ra izango da Donostiako Zinemaldia, baina pixkanaka antolatzaileak ari dira xehetasunak ematen. Sail ofizialean izango diren hainbat zuzendariren berri eman dute gaur: besteak beste, Daniel Burman, Kim Ki-duk, Christophe Honore eta Kristian Levring lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko. Haiekin batera, Rashid Masharawi, Jaime Rosales eta Courtney Hunt ere izango dira Sail Ofizialean.

Daniel Burman argentinarrak Zilarrezko Hartza irabazi zuen duela 4 urte Berlingo zinemaldian, eta bere seigarren film luzea, =i El nido vacio= (Habia hutsa)=i,aurkeztuko du Donostian.

Kim Ki-duk korearra, berriz, Asiako zinemagile preziatuenetakoa da, eta Bi Mong (Dream)) eramango du Donostiara. Christophe Honore Frantziako zinema berriaren ordezkarietako bat da eta La belle personne (Pertsona ederra) filmarekin lehiatuko da. Levring danimarkarra Dogma95 mugimenduaren sortzaileetako bat, eta Den du frygter (Fear me not)=i-ekin izango da Donostian.

Jaime Rosalesi dagokionez, Espainiako zinemako sari nagusia jaso du aurten La Soledad filmarekin eta ETAko kideak ardatz dituen Tiro en la cabeza (Tiroa buruan) aurkeztuko du. Courtney Hunt estatubatuarrak lehen filmarekin parte hartuko du, Frozen River (Ibai izoztua)-rekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.