Mendiluzerena:
Izerdia ze izerdi
askoren galdera
lehenengo begiratu
besape aldera
ni konturatu gabe
umeldu ote da
horko batzuenak bai
dezente gainera
baina hemen norbera
ta ze egoera
kezka da sobera
ta izerditzen gera
baina denonak ez du
balio bera
Lujanbiorena:
Izerdiak lehenago
fama ona zekarren
pixka bat motel du da
urteetan barren
lehen lana ta izerdia
zen balore aurren
gaur egunera arte
lagunak elkarren
izerdia zer den
zail da esaten zeren
jai eta astelehen
hartu ta atseden
besterenetik asko
bizi da hemen
Gaia jarrita aritu ziren gero. "Ordu erdiz atzetik zuten auto bat" izan da gaia.
Mendiluzek honela amaitu zuen bigarren bertsoa:
"herrigintzatik eraikitzeko / ahaleginean nabil bai
agian hori da arazoa / ez dute eraikitzerik nahi"
eta honela hirugarrena:
"ni ez baldin banaiz mugitzen dena / beste norbait izango da"
Lujanbiok abestu zuen gero, prostituta baten larruan. Bigarren bertsoa honela amaitu zuen:
"Ertzain auto bat atzetik / eta sinerak aldarri / baietz bera libre utzi / ta neri isuna jarri"
Eta honela hirugarrena: "Horrelakotxea baita / gu prostituton papera / irabazten dugula ere / galtzen ateratzen gera"