Camanek zabalduko du 'Noites do fado' zikloa, Bilboko BBK aretoan

Apirilaren 25etik ekainaren 20ra bitarte izango da zikloa, eta fado kantari zenbaitek parte hartuko dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Carlos Manuel Moutinho Camane kantari portugaldarrak irekiko duNoites de fado zikloa, apirilaren 25ean. Fadoaren artista garrantzitsuenetakoakizango dira Bilboko BBK aretoan apirilaren 25etik ekainaren 20ra bitartean. Camanek 30 urtetik gora daramatza fadoaren munduan, eta ugariak izan dira plazaratu dituen diskoak eta jaso dituen laudorioak. Oeiras herrian jaio zen, 1967an. 1979an GrandeNoite do Fado zikloa irabazi eta disko bat argitaratzeko aukera izan zuen. Orduz geroztik ia hamar disko kaleratu ditu. Do Amor e dos Dias du orain arteko azkena (2010).

Maiatzaren 9an, Jorge Fernandok eta Fabia Rebordaok osaturiko bikotea izango da. Fadoak bizirik duen mito handienetako bat da Jorge Fernandao konpositore, gitarra jotzaile eta kantaria. Amalia Rodrigues fado mitoaren familiakoa da, eta hamaika disko kaleratu ditu bere ibilbidean, eta, besteak beste, Mariza eta Ana Moura artistentzat konposatu izan ditu fado kantuak.

Maiatzaren 23an, Antonio Chaino izango da Bilbon; ekainaren 6an, Maria da Fe ariko da, eta izen handiena ekainaren 20rako utzi dute. Ana Moura kantariak itxiko baitu zikloa. Moura Portugalgo Santarem herrian jaio zen, 1979an. Lisboako hainbat tabernatan kantatuz egin zen ezaguna, eta dagoeneko dozena erdi disko grabaturik dauzka. Azkena 2009. urtean argitaratu zuen, Leva-me aos Fadosizenburukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.