Camusen zentsuratutako lan bat argitaratu dute
LITERATURA.«1939an, kazetari aske batek ez du amore ematen, eta benetakoa dela deritzonagatik borrokatzen da, bere ekintzak gertaeretan eragina edukiko balu bezala». Hori idatzi zuen Albert Camus idazleak 1939ko azaroan, Bigarren Mundu Gerra hasi berritan, Le Soir Républicain egunkarian argiraratzeko. Baina Aljeriako agintari frantsesek zentsuratu egin zuten. Idatzitako horrek argia ikusi zuen atzo, aurrenekoz, Le Monde-n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu