Carl Palmerrek eskola magistral bat emango du

2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
MUSIKA. Carl Palmer bateria jotzaile ingelesa Euskal Herrian izango da igandean. Emerson, Like & Palmer taldeko kide izandakoak eskola magistral bat emango du Barakaldoko antzokian (Bizkaia). Sarrerak 20 euroan jarri dituzte salgai. Barakaldoko Udalaren Master Class programaren barruan arituko da Palmer. Gauean kontzertua emango du Barakaldoko Rock Star Live aretoan. Sarrera 18 euroan eros daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.