Carlo Ponti zinema ekoizle italiarra zendu da, Genevako (Suitza) erietxe batean, 94 urte zituela. Familiak agertu duenez, biriketako gaitz batek eraman du heriotzera.
40.eko hamarkadan hasi zen Ponti filmak ekoizten, baina 50.ekoan eta 60.ekoan egin zituen ezagunenak, hala nola, Federico Felliniren La Strada (1954), Vittorio de Sicaren Boccacio 70 (1962), David Leanen Doctor Zhivago (1965) eta Michelangelo Antonioniren Blow-Up (1966).
Sofia Loren aktore ezagunaren senarra zen Conti.
Zinema
Carlo Ponti zinema ekoizlea hil da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu