Carlton Meltonek joko du Azkoitian, Bebarruko Jardunetan

Steve Gunn, Tyvek, Balerdi Balerdi, Pottoka eta Pow Pow Pows ere ariko dira, urriaren 18tik azaroaren 11ra arte

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Lanberto Perurenaren pintura erakusketaren aurkezpenarekin hasiko da Azkoitiko Matadeixe guneko Bebarruko Jardunek ekitaldi zikloa, urriaren 18an, eta azaroaren 11ra arte iraungo du; Maider Iabarren Tacones al aire ikuskizunarekin amaituko da, hain zuzen. Carlton Meltonek emango du kontzertuetako bat; urriaren 31n joko du Zen Guerrilla taldeko kidea izandakoak.

Hilaren 19an, Steve Gunn estatubatuarrak joko du, eta bi egun geroago Bapatean Zirko taldeak Tenderete ikuskizuna emango du, eta Pajaro1 Pajaro2en kontzertua ere izango da. Urriaren 31n, Carlton Meltonez gain, Pow Pow Pows taldeak ere joko du. Azaroaren 3an, Balerdi Balerdi eta Pottoka taldeek joko dute, eta azaroaren 6an, Tyvek AEBetako taldea ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.