Cedolinsen itzulera

Giuseppe Verdiren 'Luisa Miller' operak Bilbon izango dituen lau emanaldietan ariko da italiar sopranoa

Luisa Miller-en emanaldietan kantatuko duten kantarietako batzuk, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Fiorenza Cedolins italiar sopranoak jokatuko du rol nagusia OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak hilaren 21, 24, 27 eta 30ean Euskalduna jauregian egingo dituen Giuseppe Verdiren Luisa Miller operaren emanaldietan. Cedolinsek arrakasta handia izan du Bilbon aritu den aurreko bi aldietan, eta horietan ere Verdiren operak eman ditu: I masnadieri-ko Ameliaren rola jokatzen batean, Il trovatore-ko Leonorarena bestean. Gaur egun gehien laudatzen eta aintzatesten dituzten sopranoetako bat da Cedolins.

Fabio Sartori tenorrak jokatuko du Rodolfo maitale suharraren rola, Juan Jose Rodriguez baritonoak Miller jaunarena, eta Giovanna Lanza mezzosopranoak, Riccardo Zanellato eta Felipe Bou baxuek osatzen dute kantarien taldea.

Duela 16 urte eman zen azkenekoz Verdiren Luisa Miller Bilbon. Obraren libretoa Salvatore Cammaranok idatzi zuen, Friedrich von Schillerren Kabale und Liebe (Intriga eta maitasuna) antzerki obran oinarrituta. Napoliko San Carlo antzokian estreinatu zen, 1849an. Pertsonen manipulazio interesatu eta errukigabea gaitzesten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.