Artea

Cezanne, Degas, Van Gogh eta Moneten margolanak ostu dituzte Zurichen Emil Buhrle fundaziotik

2008ko otsailaren 11
15:47
Entzun
Balio handiko lau margolan lapurtu zituzten atzo Zurichen (Suitza) Emile Buhrle fundazioaren kolekziotik. Zehazki, Cezanne, Degas, Van Goghen eta Moneten lan bana dira ebatsi dituztenak; Suitzako Poliziaren arabera, 112 milioi euroko balioa dute.

Armatutako pertsona talde batek egin du lapurreta. Lehendabizi segurtasun zaindaria mehatxatu zuten pistolekin, eta ondoren margolak ostu zituzten. Azken urteetako artelanlapurreta handienetakoa da.

Joan den asteazkenean Picassoren bi margolan - Zaldi burua eta Edalontzia eta pitxarra- lapurtu zituzten Zurichetik hurbil, Pfaeffikon hiriko kultur areto batetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.