Zinema

Chadwick Boseman hil da, 'Black Phanter' filmeko protagonista

Aktore estatubatuarrak 43 urte zituen, eta izar handia bilakatu eta berehala zendu da koloneko minbiziaren ondorioz

Chadwick Boseman, iazko ekainean. NINA PROMMER / EFE
mikel lizarralde
2020ko abuztuaren 29a
16:45
Entzun

Marvelen zinema unibertsoak galera handia izan zuen atzo. Chadwick Boseman aktorea, Black Phanter superheroia askorentzat, Los Angelesen (AEB) hil zen, 43 urte besterik ez zituela. Urteak zeramatzan telebistarako lanean, baina Black Phanter filmean T'Challa Pantera Beltza-ren rola jokatu izanak ekarri zion mundu mailako ospea 2018an. Ez zen Marvel etxeko superheroi horren rola betetzen zuen lehenengo aldia, Captain America: Civil War (2016) agertu baitzen aurrenekoz, baina Black Phanter-en protagonismo osoa eskuratu zuten hala pertsonaiak berak nola aktoreak. Gerora, Marvelen beste bi pelikulatan azaldu zen Boseman: Avengers: Infinite War eta Avengers: Endgame.

[youtube]https://youtu.be/3YKeuNcHY9c[/youtube]

Black Phanterren pertsonaia zinemara eraman aurretik, Bosemanek AEBetako kultura beltzaren beste hainbat hainbat ikonoren rolak bete zituen. 42 (2013) filmean Jackie Robinson izan zen, AEBetako beisbol liga nagusira iritsi zen lehenengo jokalari beltza; eta Get on Up-ek (2014), berriz, James Brown soul kantari ezaguna bilakatzeko balio izan zion.

Bosemanen azken lanetako bat Da 5 Bloods izan zen, Spike Leek aurten Netflixen estreinatu duen filma.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.