Musika

Charles Aznavour hil da

Kantari frantziarra gaur hil da, 94 urterekin. 1940ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea, eta, musikan ez ezik, zineman ere aritu zen.

Charles Aznavour, apirilean Bartzelonan emandako kontzertu batean. QUIQUE GARCI / EFE
Berria
2018ko urriaren 1a
15:51
Entzun

Parisen jaio zen Charles Aznavour, 1924an, armeniar jatorriko familia batean, eta 1940ko hamarkadan hasi zuen ibilbide artistikoa. Gerora, XX. mendeko kantari frantziar ospetsuenetakoa bilakatu zen, eta ospe handia lortu zuen mundu osoan.

Charles Aznavourrek, 70 urteko ibilbide artistikoan, mila berrehun abesti baino gehiago konposatu zituen, eta zortzi hizkuntza desberdinetan kantatu izuen. Guztira, 180 milioi diskotik gora saldu ditu mundu osoan zehar.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=hWLc0J52b2I[/youtube]

Musikak egin zuen ezagun, baina zineman ere aritu zen. Hala, Tirez sur le pianiste (François Truffaut, 1960, Un taxi pour Tobrouk ( Denys de La Patellière, 1961), eta Die Blechtrommel (Volker Schlöndorff, 1979) filmetan hartu zuen parte, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.