2001eko uztailaren 21ean izan zen. Oraingo honetan Corea estatubatuarra bere talde berriarekin, The Vigil-ekin, igoko da Mendizorrotza kiroldegiko oholtzara. Tim Garland saxofononistak, Marcus Gilmore bateria jotzaileak eta Charles Altura gitarristak osatuko dute laukotea. De Lucia, berriz, seikote formatuan ariko da: baxuarekin, txirularekin, harmonikarekin, teklatuekin eta kaxoi peruar perkusioko instrumentuarekin. Aurrena Corearen txanda izango da, gero De Luciarena, eta azkenik biek elkarrekin joko dute.
Gainera, aurtengo Gasteizko Jazzaldian arituko dira, besteak beste, Brandford Marsalis Quartet taldea (uztailaren 19an), Melody Gardot piano jotzaile, gitarrista eta abeslari gaztea (uztailaren 18an) eta Ibrahim Maalouf tronpeta jotzailea (uztailaren 17an). Haren ondoren Bill Frisell gitarra jotzaileak joko du Mendizorritzan.