KRITIKA. Musika

Chulería, Joder!

chu
Chulería, Joder! taldearen 'La urbe' diskoaren azala.
2024ko otsailaren 25a
05:00
Entzun

'LA URBE'

Taldea: Chulería, Joder! Diskoetxea: Egilea editore.

Amorruz eta indarrez gainezka daude Chulería, Joder! taldearen lehen diskoa osatzen duten zazpi abestiak. Punka eta rocka puri-purian entzun ditzakegu; soinu gordina azaltzen da, baita Riot Grrrl mugimenduko talderen bat edo beste gogorarazi dezaketenak ere. Euskarazko eta gaztelaniazko abestiak, hitz zuzen eta zorrotzak dituztenak, eta, kasik arnasa hartzeko denborarik ere hartu gabe, batetik bestera abiadura bizian doazenak dira denak, batzuetan erritmoa baretu arren, beti amorrua, indarra eta askotan iluntasuna ere mantenduz. Ezkerraldetik datorren laukoteak 1980ko hamarkadan inguru hartan sortu ziren beste hainbat gogoraraz ditzake, baina gaur egunera ekarrita, disko fresko eta egungoa ondu baitu taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.