Cinecittaren hileta sinbolikoa, protesta gisa
ZINEMA. Cinecittako 30 langile inguruk Erromako zinema estudio ezagunaren hileta sinbolikoa antzeztu dute, aurreikusita dauden azken aldaketen aurka protesta egiteko. Izan ere, bertako jarduera batzuk kanpora bidaltzeko asmoa agertu dute jabeek, eta, era berean, hotelak eta gai parke bat eraikitzekotan dira. Erromako Zinema Etxearen aurrean egin zuten protesta, Cineccitako buru Luigi Abete industria plan berria aurkezten ari zen momentuan, hain justu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu