Cintruenigoko zezen plazan kantatu zuenekoa
Pertsona barnerakoia zen Xabier Lete, «ezkorra», elkarrizketetako batean berak aitortzen duenez. Poeta existentzialista zen. Baina alde umoretsuago bat ere bazuen, Inazio Mujika Iraolak nabarmendu duenez. Umore horren islarik badago liburuan barrena. Elkarrizketetako batean kontatzen du, esaterako, behin Cintruenigoko (Nafarroa) zezen plazara joan zirela kantatzera, 1967ko udan. Txiki-txiki sentitu zela zezen plazan, eta Mikel Laboaren ondoren agertokira igotzean zera pasatu omen zen: «Atera nintzen kantatzera, eta jendea zegoen bero-bero. Arratsaldeko seiak, aspertuta bi euskal kantarirekin eta hasiziren oihuka: 'Que te den por culo, que salgan los joteros!' Nik, mugitu ere egin gabe, kantari segitu nuen...». Hori ere bazen Xabier Lete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu