Zabaltegi Bitxiak sailean ematen dituzten filmetatik ikusleentzat onena zein izan den erabakitzeko balio du Publikoaren TCM sariak. Orain artean ikusitako filmen artean Danis Tanovicen Cirkus Columbia filmak eskuratu du punturik gehien: batez beste, 8,463. Zinemagile bosniarraren lana Bosnia eta Herzegovinako komunismo osteko gizartean dago giroturik, 1991n.
Ikusleen bigarren film gustukoena Rodrigo Cortes espainiarraren Buried film klaustrofobikoa da, 8,245 puntu lortu ditu. Josh Radnorren Happythankyoumoreplease (8,234), Laura Poitrasen The Oath (7,065) eta Lee Cangdongen Poetry (7,010) dira hurrenak.
DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA
'Cirkus Columbia' filma da ikusleen gustukoena orain artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu