Ikuskizunak

Cirque du Soleilen akrobaziak ikusgai, Donostian

'Drailon' ikuskizuna eskaintzen ari da igandera bitarte, Antonio Elortza kiroldegian, ekialdeko eta mendebaldeko kulturen tradizioak uztarturik.

Cirque du Soleil. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 4a
14:09
Entzun

“Ikuskizunak Txinako akrobazien 3.000 urteko tradizioa jasotzen du, Cirque du Soleilen askotariko ikuspegiekin”. Cirque du Soleileko arduradunek hala definitu dute Drailon ikuskizuna.

Drailon hitza dragoi eta lehoi hitzaren loturatik sortu dute. Dragoia ekialdeko kulturaren sinboloa da, eta lehoia, mendebaldekoa. Hain zuzen ere, kultura horien arteko nahasketa hori lortu nahi dute ikuskizunean. “Horrekin batera, harmonia eta oreka bat lortu nahi dugu naturaren eta gizakien artean”. Hala, ikuskizunean garrantzi handia dute naturaren lau elementu nagusiek: aireak, urak, suak eta lurrak. 

Akrobaziez gain, umorea, dantza, magia eta musika dira ikuskizunaren osagai nagusiak.

Hirugarren aldia da Cirque du Soleilek ikuskizuna eskaintzen duela Donostian. Aurrekoa 2010ean izan zen; orduan, Saltimbanco taularatu zuen. Sarrerek 26 eta 75 euro bitarte balio dute.

Abuztuaren 17tik 24ra, Bilbon egongo dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.