Sail Ofizialeko bi film aurkeztu dituzte gaur goizean Donostiako Zinemaldian eta ezustekoak izan dira nagusi. Txanponaren alde batean Txina legoke. City of Life and Death filma aurkeztu dute eta txalo zaparrada handia jaso du emanaldiaren amaieran. Beste aldean, aldiz, Cristophe Honorezuzendari frantziarraren Making plans for Lena filma legoke. Ez du espero bezalako ongi etorri beroa jaso Donostian. Adituen arabera, Urrezko Maskorraren lehian Txinak Frantziari aurre hartuko dio.
City of Life and Death filmak japoniarrek 1937an Nankin hiria (Txina) hartu zuteneko historioa kontatzen du. "Kanpoko jendeak ez du ezagutzen bertako sarraskia", azaldu du Lu Chuan zuzendariak. Filmean irabazle eta galtzaileen arteko berdintasuna nabarmendu nahi izan du Chuanek. "Ez nuen japoniarren aurkako filme bat egin nahi, haiek ere pertsonak ziren eta gerran jendeak nola jokatzen zuen arakatu nahi nuen". Izenburuari dagokionean, bizirautea ohorearen aurkakoa eta hiltzea duintasunezko ekintza dela adierazi du.
Making plans for Lena filmeak, berriz, emakume baten -Lenaren- istoria kontatzen du. Lenak estuasunez betetako haurtzaroa izan zuen, eta heldu baten moduan jokatzen zuen. 39 urteko zuzendariak aitortu duenez, "gure belaunadiak pertsona heldu gisa hartuko ez gaituzten beldurra du eta beraz, haurrei direnak baino modu helduagoan hitz egiteko joera dugu". Pertsonaia nagusia emakumea izatearen arrazoia, feminismoa eta amatasunaren gaiak ere jorratzeko aukeratu duela azaldu du Honorek. Filmeko protagonistak, Chiara Mastroiannik, berak antzezten duen Lenarenpaperak ikusleak amorrarazi ditzakeela aitortu du.
'City of Life and Death' Txinako filmak ezustekoa eman du Sail Ofizialean
Txalo ugari entzun dira filmaren amaieran, eta adituen ustez, 'Making plans for Lena' filmari aurre hartu diezaioke Urrezko Maskorraren lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu