Classical Jazz Ensemble ariko da gaur Lekeition
MUSIKA. Atzo hasi zen Lekeitioko 33. Itxas Soinu Musikaldia, eta astelehenera arte iraungo du. Gaur, Classical Jazz Ensemble taldeak joko du; bihar, Alosia hirukoteak eta Olatz Saituak, eta etzi, Luis Alberto Requejo eta Mariam Alonso klarinete eta piano bikoteak. 22:00etan hasiko dira emanaldi guztiak, Andre Mariaren Zeruratzea parrokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu