Donostiako 59. Zinemaldia. Irudia.
CLOSEK GAUR JASOKO DU DONOSTIA SARIA
Donostiara atzo iritsi zen Glenn Close aktorea, eta irribarrez agurtu zituen Maria Cristina hotelera bera ikustera gerturatutakoak. Lehen harrera egin zion bertan Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Gaur, berriz, Kursaaleko auditoriumeko oholtzara igo beharko du, bere ibilbide osoa aitortzen dion Donostia Saria jasoko baitu. 21:30ean hasiko da ekitaldia. Halaber, bere lan berria aurkeztuko du, lehiaz kanpo: Albert Nobbs, Rodrigo Garciak zuzendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu