Urri amaiera aldean jarriko da salgai Euskal Herrian Coldplay talde ingelesaren lan berria. Mylo Xyloto izenburua izango du, etataldearen estudioko bosgarren lana izango da. Dagoeneko ezagun egin dira disko horretako hainbat kantu single modura: Paradise eta Every Teardrop is a Waterfall, esaterako.
Markus Dravs, Daniel Green eta Rik Simpson izan dira jarraitzaileek denbora luzez itxaron duten diskoa ekoitzi dutenak. Viva la vida arrakastatsu hartatik ez zuen abesti berririk sortu Coldplayk. 36 herrialdetan gehien saldutako diskoa izan zen hura.
Lan berria formatu digitalean, CDan eta biniloan plazaratuko dute, eta edizio berezi eta mugatu bat ere izango du: CDa eta biniloaz gain, azal gogorreko liburu bat izango du edizio berezi horrek, David A. Carterrek diseinaturiko grafiti artearekin, eta zenbait argazki eta oharrekin.
Coldplay 1996an sortu zen, eta orduz geroztik 50 milioi diskotik gora saldu ditu.
Coldplayk 'Mylo Xyloto' kaleratuko du urrian, taldearen bosgarren lana
Hiru urte igaro dira talde ingelesak 'Viva la vida' disko arrakastatsua plazaratu zuenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu