Cortes eta Lete omenduko ditu gaur Euskaltzaindiak
EUSKARA. Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea eta Xabier Lete ohorezko euskaltzaina omenduko ditu gaur, 12:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan zen Cortes Nafarroan, eta Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa. Lete, aldiz, euskal kulturaren erreferente argia izan da idazle, poeta zein kantari gisa. Patxi Zabaletak, Jose Angel Irigaraik, Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxeak hartuko dute parte omenaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu