KULTURA

Covitek ETBri eskatu dio Pirritx eta Porrotxen saiorik ez eskaintzeko

Elkartearen ustez, pailazoek “beren irudia” erabiltzen dute txikienak “posizio sektario eta lerratua” duten aldarrikapen politikoekin “intoxikatzeko”.

2013ko irailaren 11
17:41
Entzun

Covite elkarteak ETBko zuzendari nagusi Maite Iturberi eskatu dio Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorik ez eskaintzeko. Idatzi baten bitartez zuzendu zaio Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea ETBko zuzendariari, ETB pailazoekin negoziazioak egiten ari zela jakitean.

Ordoñezek adierazi du “beren irudia” erabiltzen dutela txikienak “posizio sektario eta lerratua” duten aldarrikapen politikoekin “intoxikatzeko”. Gaineratu du pailazo horiek ez dutela “oztoporik azaltzen umeen zaurgarritasunaz aprobetxatu eta ETA erakundea eta bere ingurua biktimatzat jotzeko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.